Jende ugari igo zen martxoaren 19an Aieteko eskolara, joan den udarako bi boluntarioen esperientzia ezagutzera. Idoiak eta Vanessak, biak Donostiako ikastetxeko irakasleak, eguna eman zuten hango bizipenak elkarbanatzen. Goizean, ikaslegoarekin aritu ziren. Arratsaldean adiskideak, ikasle eta irakasle ohiak, gurasoak eta FASFI inguruko hainbat lagun bildu gintuzten.
El Vallen izan ziren biak azken udan, Dominikar Errepublikan, Haitiko mugan. Hango ahotsak eta doinuak ikusi eta aditu ahal izan genuen. Hara, adibidez, Yomaris (FI), El Valleko zutabe bat; Francisca, hango bizilaguna eta lehenengo boluntarioa; bertako umeak eta nerabeak… Oso aurkezpen indartsu eta hunkigarria eskaini ziguten. Eskola eta heziketa kokatu zituzten oinarrian, biztanleriaren duintasuna sustatzeko.
Eta beraiek?
“Somos las mismas personas, pero hemos vuelto con otra actitud –diote-. Y somos más felices: hemos sido el eslabón de una cadena que hace posible que los niños de El Valle progresen.”
Mila esker, Vanessa, Idoia, eta baita etorri zineten guztiei ere!
Pingback: REUNIÓN DE FASFI EUSKADIren BILERA 10 MAYO DE 2018KO MAIATZAK 10 – FASFI Euskadi