Zapatak, zapatak eta zapatak!
Honela izan zen Aieteko eskolaren erantzuna FASFI eta haren bi bolondresen deiari. “Ayúdales a avanzar pasito a pasito” izan zen ekimenaren goiburua. Guztion bihotza ukitu zituen.
Ehunka zapata pare bildu ditugu Errepublika Dominikanako umeentzat. Honezkero lehenengoak ailegatu zaizkie, aurtengo bolondresen bidez. Gainontzekoek edukiontzi batean egingo dute bidai luzea, kartoizko kaxetan txukun-txukun sartuta.
Mila esker zuei guztioi!



