Donostiako Jesuitinas ikastetxea “El Valle”-ko komunitatearekin bat!

LORTU DUTE! Eta ez da erraza izan. Aurtengo Kanpaina Solidarioa burutu ahal izateko finantziazio-bide berriak pentsatzeko eta diseinatzeko erronka izan dute Donostiako Jesuitinas ikastetxea osatzen duten ikasle eta irakasleek, baina batez ere, DBH 4.mailako ikasleek. Izan ere, pandemiaren eraginez, ohiko finantziazio iturriak ez dira bideragarriak izan. 

Aurtengoan ere, Donostiako Jesuitinas ikastetxeak Dominikar Errepublikako “El Valle” komunitateko haur eta nerabeen desnutrizioari aurre egiteko proiektua hautatu du. Eta ekonomikoki laguntza garrantzitsua biltzeko egitasmo berriak antolatu ditu.

Ikasturte osoan zehar asko izan dira burutu dituzten ekintzak, baina nabarmentze aldera, aurten, eta lehen aldiz, ikasle ohiekin sortutako hartu-emana nabarmendu nahi da lerro hauetan. Izan ere, parean horrenbeste zailtasun izanik, bi aukera baino ez zituzten ikastetxean: geldirik eta ezertxo ere egin gabe geratu, edo buruari eman eta ideia berriak asmatu. Orduan agertu ziren Paula Sevillano eta Leire Remírez ikasle ohiak. 

Biek LEINN (Liderazgo, Emprendimiento e Innovación) ikasketak burutzen dituzte Mondragon Unibertsitatean, eta Paularen kasuan, ikastetxearekin duen loturagatik, FASFIrekin elkarlanean dihardu bere “enpresa” kideekin batera. Horrela, pultsera solidarioak diseinatu zituzten eta ikastetxetik, txango solidarioa egitea pentsatu zen, horretarako pultsera solidarioak erosiz. Modu horretan, 

Paularekin egitasmoarekin bat egin genuen eta kopuru polita bildu zen.

Horrez gain, Leirek eta bere ikaskideek “KIMIKARIN tailerrak” antolatu zituzten LH eta DBHko ikasleentzat, eta tailer horietan parte hartzeko ordaindutako kopuruaren portzentaia handi bat ere FASFIren “El Valle”ko proiektura bideratu da.

Gainera, eta hau ere lehen aldiz, “lasterketa solidarioa” antolatu zuten ikastetxean, eta a zer nolako arrakasta izan zuen! Modu sinbolikoan lasterketa polita eta hunkigarria antolatu zen ikastetxean eta den-denek hartu zuten parte!

Rifak ere salgai izan dira aurtengoan, besteak beste, “Basque Culinary Center”en bi pertsonentzako bazkaria zozketatzen zelarik. Eta horrez gain, “Zinema solidarioa” ere antolatu zuten.

Hamaika ekintza eta helburu bakarra, pentsamendu kritikoz eta ilusioz pentsatzen duten ikasleak heztea, solidaritatean eta bizikidetzan heztea. Eta aurtengoan, zailtasunen aurrean aurrera egiten ikastea. 

Bejondeizuela guztioi!

¡LO HAN CONSEGUIDO! Y no ha sido fácil. Los alumnos y profesores del colegio Jesuitinas, y en especial el alumnado de 4º de la ESO, han trabajado duro para reinventarse y diseñar nuevas vías de financiación para llevar a cabo la Campaña Solidaria de este curso. Y es que la pandemia ha hecho que las fuentes de financiación tradicionales no hayan sido viables.

Un año más, el colegio Jesuitinas de San Sebastián ha seleccionado un proyecto para combatir la desnutrición en niños y adolescentes de la comunidad “El Valle” de la República Dominicana. Y ha organizado nuevos proyectos para obtener una importante ayuda económica.

A lo largo de todo el curso han sido muchas las acciones que han llevado a cabo, pero cabe destacar, este año, y por primera vez, la relación creada con antiguas alumnas. Y es que, con tantas dificultades de por medio, solo quedaban dos opciones; quedarse de brazos cruzados o reinventarse. Es ahí dónde aparecieron las antiguas alumnas Paula Sevillano y Leire Remírez. Ambas cursan estudios de LEINN (Liderazgo, Emprendimiento e Innovación) en la Universidad de Mondragon. En el caso de Paula, por su estrecha relación con el centro, colabora con FASFI junto a sus compañeros de “empresa”. De esta manera, diseñaron pulseras solidarias con las que el colegio ha querido contribuir. Organizaron una salida solidaria y los profesores y alumnos del centro llevaron con ilusión dichas pulseras. 

Además, Leire y sus compañeros organizaron los “Talleres KIMIKARIN” para los alumnos de Primaria y la ESO y un porcentaje importante de la recaudación ha sido destinado al proyecto “El Valle” de FASFI.

Además, y por primera vez, organizaron una “carrera solidaria” en el colegio y ¡vaya éxito tuvo! Simbólicamente se organizó una bonita y conmovedora carrera en el colegio en la que participaron prácticamente la totalidad de profesores y alumnos.

También han salido a la venta las tradicionales rifas, entre las que se sorteo una comida para dos personas en el “Basque Culinary Center”. Además de todo ello, también organizaron el “Cine solidario”.

Un sinfín de acciones con el objetivo de formar a alumnos con pensamiento crítico e ilusión, educar en la solidaridad y la convivencia. Y este año, además, aprender a avanzar ante las dificultades.

¡Enhorabuena a todos y todas!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s